Node.js
Node.js | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2009 |
Azken bertsioa | 22.0.0 |
Behar ditu | V8 (en) eta OpenSSL |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C, C++ eta JavaScript |
Irakur dezake | Linux, Microsoft Windows, BSD, macOS, UNIX-moduko, AIX, Android eta iOS |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | MIT lizentzia |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | JavaScript |
Ekoizpena | |
Garatzailea | OpenJS Foundation (en) eta Ryan Dahl (en) |
nodejs.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/nodejs/node |
Programatzeko ingurune bat da Node.js, Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko diseinatua, zerbitzariak batez ere.[1]
Programak JavaScript-ez idatzita daude. Gertakizunetan oinarritutako arkitektura bat eta sarrera/irteera asinkronoa erabiltzen ditu, sistemaren denbora minimizatzeko eta eskalagarritasuna maximizatzeko.[2]
Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago.[3]
Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste.
Gehienetan JavaScript programak nabigatzailean exekutatzen dira, baina Node.js aplikazioetan zerbitzarian exekutatzen dira.
Node.js inguruneak kodea exekutatzeko Google-ren V8 JavaScript motorra erabiltzen du. Liburutegi batzuk ere erabiltzen ditu bere aplikazioek Web zerbitzari moduan lan egin ahal dezaten, Apache HTTP zerbitzaria edo Microsoft-en IIS softwarea gabe. Ryan Dahl-ek sortu zuen Node.js. 2009an plazaratu zuen eta bere zabalkuntzan laguntzaile izan zuen Joyent.[4][5]
Node.js-k 2012 urteko teknologiari emandako InfoWorld saria jaso zuen.[6]
Besteak beste, Node.js ingurunearen erabiltzaileen artean hauek daude: Microsoft,[7][8] Yahoo!,[9] Walmart,[10] Groupon,[11] SAP,[12] LinkedIn,[13][14] Rakuten, PayPal,[15][16] Voxer,[2] eta GoDaddy.[17]
Node.jsren Praktika Onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta etengabe handitzen ari da. 2020an 80tik gora praktika, estilo-eskuliburu eta arkitektura-aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode-adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute.
2021ko martxoan gida hori argitaratu zen euskaraz, Ane Diaz de Tuesta web-programatzaileak eta haren aita Joxe Felix Diaz de Tuesta euskaltzaleak itzulita. Urtebetean itzuli zuten euskarara. Bertsio originala ingelesez argitaratu zen, baina laster itzuli zen beste bost hizkuntzatara. Seigarren itzulpena izan zen euskarazkoa, hain zuzen ere.[3][18][19]
Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hau da Node.js ingurunean HTTP zerbitzari gisa inplementatutako Kaixo, mundua aplikazio oso bat:
var http = require('http');
http.createServer(function (request, response) {
response.writeHead(200, {'Content-Type': 'text/plain'});
response.end('Hola, món!\n');
}).listen(8000);
console.log('Servidor disponible a: http://localhost:8000/');
Beste adibide bat, TCP zerbitzari bat 7000 portuan entzun eta bidali zaionarekin erantzuten duena:
var net = require('net');
net.createServer(function (stream) {
stream.write('hello\r\n');
stream.on('end', function () {
stream.end('goodbye\r\n');
});
stream.pipe(stream);
}).listen(7000);
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Wait, What's Node.js Good for Again?, By Klint Finley, 25 de gener de 2011, ReadWriteHack
- ↑ a b (Ingelesez) Metz, Cade. «The Node Ahead: JavaScript leaps from browser into future» www.theregister.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ a b (Ingelesez) Diaz de Tuesta, Ane. (2021). «Node.jsren Praktika Onak gida euskaraz» Ane Diaz de Tuesta (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) O'Dell, Jolie. «Why Everyone Is Talking About Node» Mashable (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) «Node.js pushes JavaScript to the server-side» SD Times 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) «Here's why you should be happy that Microsoft is embracing Node.js» the Guardian 2011-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) .
- ↑ (Ingelesez) «Why Walmart is using Node.js» VentureBeat 2012-01-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ .
- ↑ «SAP Help Portal» help.sap.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) «You’ll never believe how LinkedIn built its new iPad app (exclusive)» VentureBeat 2012-05-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) «Blazing fast node.js: 10 performance tips from LinkedIn Mobile» engineering.linkedin.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ Fluent 2013: Bill Scott, "Clash of the Titans: Releasing the Kraken | NodeJS @paypal". (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) «nodejs/node-v0.x-archive» GitHub (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) «Why GoDaddy’s Nodejitsu deal is great for Node.js» VentureBeat 2015-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Diaz de Tuesta, Ane. (2021). «Node.js-ren praktika onak. oldbergyoni/nodebestpractices» GitHub (Github) (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Diaz de Tuesrta, Ane. (2021). «The guide Node.js Best Practices, in Basque» Ane Diaz de Tuesta (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).